Misioa

Karmen Sananton espioi famatuaren atzetik gabiltza. Aspalditik ez dakigu ezer argi berari buruz baina badakigu munduan zehar ibili dela bidaiatzen.Zure lana zera da: 1. Txosten sekretu bat bete beharko duzu Karmentxu non egon den adieraziz.2. Behean duzun mapan, Karmentxu egon den tokiak gorriz markatu eta gero egindako bidaia adierazi behar diguzue lerro sinple batzuen bitartez.

3. Bukaeran txostena eta mapa NIEko agentziako nagusiari (zure irakasle jatorrari) postaz bidaliko diozu.

Informazioa lekuko batzuengandik lortuko duzu, adi egon, emango dizuten informazioa ez da argia izango. Zuk osatu beharko duzu Interneten kontsultatuz edo mundua, geografia eta historiari buruz dakizunarekin.

Zorte on espioi! Azkar aurkeztu zure txostena, gure segurtasuna kolokan baitago!

NIEko Espioien Agentziako Burua